Blog honen zergaitia

Blog hau Haur Hezkuntzako hezitzaileei zuzenduta dago, heziketa prozesuan lagungarriak izan daitezkeen artikuluak, bideoak, argazkiak, etab. ageri dira bertan. Gure lanean izan ditzakegun kezkak, arazoak, zalantzak... konpartitu eta guztion artean gure lana hobetzeko helburuarekin sortua.

28 nov 2012

INKLUSIOA, EZ INTEGRAZIOA

Oso informazio interesgarria iruditzen zait hurrengoa. Inklusioaren inguruan hitz egiten du, eta horregaitik jarri dut, ez bait daukat argi inklusioaren eta integrazioaren arteko desberdintasunaz ohartzen garen, eta oinarrizkoa iruditzen zait. FEVAS (Adimen Urritasuna dutenen aldeko elkarteen Euskal Federazioa)-ek egindako gida da, eta irakurtzea gomendatzen dut. Irakurtzeko klikatu "FEVAS"en.

 


 

27 nov 2012

Henri Wallon (psikologoa)

Henri Wallon (1879-1962) psikologo frantseza, Collège de France-ko irakaslea, École Pratique des Hautes Études (EPHE)-ko zuzendari eta Pariseko Umearen gaineko Ikerkuntza Psikobiologikoko Institutuko zuzendari. Psikologiaren, hezkuntzaren eta filosofiaren inguruan egin zituen ikerkuntzak oso ezagunak dira, balio zientifikoa izan bait zuten eta oso garrantzitsuak izan ziren. Neuropsikologian, egin zituen lan batzuk ezinbestean aipatzekoak dira, hala nola Ekintzatik pentsamendura eta Izaeraren jatorria umearengan. Bere lana hezkuntzari eta umearen garapen psikologikoari dago batez ere lotua, eta oso kalitate handikoa da umearen garapen psikologikoari buruz ematen dituen ideiei dagokionez. Bere pentsamendu psikologikoa Piaget-enarekin paraleloan garatu zen. Bestalde, esan beharra dago  Henri Wallon-en pentsamendu psikologioa Vygotskirenarekin erlazioa duela enfoke dialektikoari dagokionez.

Bere lanik garrantzitsuenak:
  • Izaeraren jatorria umearengan.
  • Umearen psikologia jaiotzetik eta 7 urte arte.
  • Umearen garapen psikologikoa.
  • Ekintzatik pentsamendura.
  • Pentsamenduaren jatorria umearengan.

Psikologo honi buruzko datu gehiago

26 nov 2012

Myrtha Chokler

Iaz, Myrtha Chokler izan genuen Bilboko Magisteritza Eskolan eta oso hitzaldi interesgarria entzuteko aukera izan genuen. Hona hemen Elena Herran-ek berari buruz egiten duen aurkezpen txikia eta jarraian hitzaldia.

 

FRANCESCO TONUCCI

Jarraian, Francesco Tonucci-ri egindako elkarrizketa baten berri emango dizuet. Francesco Tonucci (Fano, 1941), "Frato" goitizenaz ere ezaguna, pentsalari, psikopedagogo eta marrazkilari italiarra da. Haurren Hiria izeneko egitasmoarengatik da ezagun batez ere. Pedagogia ikasketak egin zituen Milanen, eta 28 urterekin sari bat jaso zuen alor horretan. Ordutik aurrera eskolako errealitatea satirizatzen hasi zen "Frato" ezizenarekin, bere izen eta abizenaren lehenengo silabak batuz sortzen den izena.

ELKARRIZKETA



Hona hemen "Frato"-k egindako irudi batzuk:





25 nov 2012

Haurren arteko harremana Lóczy institutuan


Emmi Pikler eta Lóczy institutua: Konstruktibismoa gaitasun motoreen garapenari aplikatua.
  • Helduaren interbentziorik gabeko garapen motorea?
  • Askatasunean mugitzea?
Emmi Pikler pediatrak zuzendutako Lóczy institutuak praktikara eraman zituen kontzeptu hauek, eta egindako ikerkuntzek frogatu zuten umeak guk uste duguna baino askoz gaitasun handiagoak dituela, autonomoa dela eta oso gutxitan behar izaten duela helduaren interbentzio zuzena.
Egokitutako inguruneetan libreki mugitzen diren umeak, esploratzerako orduan jarrera segurua erakusten dute, eta gainera, berdinen artean sortzen diren berezko erlazio momentuetaz gozatzen dute. Bideo honetan mugimendu hauen aberastasuna ikus dezakegu, baita, egokitutako ingurunean berdinen arteko elkarreragite lasai eta segurua ere.

20 nov 2012

BIZITZARAKO JOLASAK

Haurraren bizitzan jolasak duen garrantziaz hitz egiten digu testu honek, eta izenburuak dioen bezala bizitzarako baliagarriak izango zaizkion jolasen garapena ere ageri da bertan. Irakurtzeko klikatu izenburuan.

Jostailuek generoa dute?

Gabonak datozela eta oso interesgarria iruditu zait hurrengo artikulua. Jostailuei buruzko hausnarketa egiten du generoari dagokionez, eta agian, jostailuren bat erostear bazara iritziz aldaraziko zaitu.

Artikulua irakurtzeko klikatu HEMEN

16 nov 2012

Heziketaren helburua. Noan Chomsky.

Azpitituluak gaztelaniaz dituen hogeita bi minutuko bideoa da. Ikusteko Klik egin.

14 nov 2012


Nola sartu IKT-ak Haur Hezkuntzan?

Sarri, hau izaten da gure buruari egiten diogun galdera, eta askotan ez dugu erantzun garbirik topatzen. Gai honetan laguntzeko asmoz pausu batzuk ageri dira jarraian.


Haur hezkuntzako haurrak teknologia berrien eta irudien kulturan erabat murgildurik daude, beraz errealitate horretan hezi beharko genituzke.

Gaur egun inork ez du zalantzetan ipintzen IKTek laguntzen digutela irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, hau da, lagungarriak direla irakasten dugunean, proiektuak garatzen ditugunean, umeak elkarlanean aritzen direnean, lanak komunean ipintzerakoan, konpartitzen dugunean, jolastean,… beraz laguntza hori modu kognitibo, sozial eta afektiboan ulertu eta aztertu behar dugu. Guzti hau kontuan hartzen badugu, haur hezkuntzako umeak tresna digitalak erabiltzen dituztenean konturatuko gara jolasten baino zerbait gehiago egiten ari direla.

Badakigu haiek bakarrik ez direla gai izango informazioa bilatzeko edo ordenagailuaren maneiua menderatzeko baina gure eskuetan geratuko da etorkizunerako IKTekin aritzeko beharko dituzten oinarriak finkatzea.

Gure helburu nagusiena izango da IKTak eguneroko lanean integratzea naturaltasunez, inposatu edo behartu barik ezta erabiltzeagatik erabiliz, beraz integrazio hau koherente, eraginkorra eta kalitatezkoa izan behar da etekina atera nahi badiogu.

Teknologia berriak ikasgela barruan sartzeak lan aldaketa dakar, baina astiro eta lasaitasunez joan behar dugu, ezin ditugu aldaketa handiak egin egun batetik bestera; ondo planifikatu behar ditugu gure estrategiak, hasi aurretik helburuak jarri eta zehaztu behar ditugu eta behar denean aldatu, ekintzak ondo antolatu eta prozesuan sortzen direnak ondo txertatu, umeen interesak, baliabideak eta laguntzak ere beti izango ditugu kontutan.

Orduan, nola hasiko ginateke? Hasieran errazena izango litzateke merkatuan eta interneten dauden baliabideak erabiltzea eta beste irakasleek egindako lanak ezagutzea, baina behin hasierako beldurra kenduta eta sentitzean konfiantza dugula gure buruengan, hasi beharko genuke IKTek eskaintzen dituzten aukera guztiak aurrera eramaten ( internet erabili, ordenagailuan idatzi, e-maila bidali, podcast grabatu,google maps erabili, aurkezpenak egin,….).

Lehenengo pausuak
Merkatuan eta interneten dauden baliabideak ezagutu eta aztertu behar ditugu, azterketa honetan balioetsi behar dugu ea interesgarri, egokia, motibagarria, erabilerraza, interakziozkoa eta esanguratsua diren ala ez. Aukeratutako baliabideak baldintza horiek betetzen dituen ziurtatzeko beharrezkoa izango litzateke irakasleak aldez aurretik frogatzea, hau da, ikasleei aurkeztu baino lehenago baliabideak dituen aukerak arakatu behar ditu, materialaren erabilera justifikatua dagoen edo ez ikusi eta aurretiazko hausnarketa egin.

Azalpen gutxi batzuk eman ondoren umeei utzi behar diegu ordenagailuaren aurrean aritzen (hasieran bakarka baina gero hobe da binaka). Oso ekintza errezak proposatuko dizkiegu: ordenagailua piztu eta itzali, saguarekin jolastu ( mugitu, arrastatu,klikatu, eskerreko botoia,…), teklatua ezagutu ( non dauden hizkiak, zenbakiak, geziak, enter,…) CDa sartu eta ikonoaren gainean klik egin martxan ipintzeko …. eta haiei bururatuko zaizkien mila gauza gehiago. Ikasketa prozesu hau behar beharrezkoa da ume txikientzat . Sarritan utzi behar diegu horretan aritzen, gero eta autonomoagoak izatea lortu arte, praktikatzen duten bitartean dena ukitzen hasiko dira, zer egiten duten ondo jakin gabe, baina saiakera asko egin ondoren konturatuko dira egindako ekintzaren zergatiak eta ondorioak.
Hortik aurrera behin eta berriro eskatuko digute gauza bera egiteko segurtasuna eta arrakasta bilatzeko nahian, adi egoten bagara konturatuko gara haientzat egoera horiek oso motibagarriak eta baikorrak direla.

Behin ordenagailuaren erabilera menderatuz gero hasi beharko genuke, lehen aipatu dudan moduan, testuinguru esanguratsuan erabiltzen ( proiektuak burutzean,gurasoei informazioa ematean, eguneroko errutinetan,…), baina hau bigarren pausua izango litzateke.

Testu hau amaierako helbide horretatik atera dut baina aldaketa batzuk egin dizkiot euskara aldetik akatsak dituelako.

http://hezkuntza.blog.euskadi.net/blog/2011/02/22/hezkuntza-eta-ikt-haur-hezkuntza-barne/

13 nov 2012

IKT-ak Haur Hezkuntzan

2010ean IKT-ei buruz Barakaldon egindako 24.jardunaldi pedagogikoen bloga.

Blog honek Haur Hezkuntzan IKT-ak nola landu daitezkeen adibide bat ematen du eta kasu erreal baten bidez egiten du, hau da, Barakaldoko ikastola batean aurrera eramandako esperientzia bat da, nahiz eta ez dakigun zahatz zein ikastola den. Oso interesgarria!

Lau hankatan ibiltzearen garrantzia

Oinarrizko gaia iruditzen zait hurrengoa. Gizakiaren bizitzan lehenengo 3 urteek duten garrantziaz hitz egiten du eta gai hau zabaltzea oinarrizkoa dela deritzot. HHn arituko garenok argi izan behar dugu gure lanak zenbaterainoko garrantzia duen, eta askotan ez gara guzti honetaz kontziente.

Klik egin hemen!

24 oct 2012

ALBISTEA!

Hemen doa hik hasi aldizkariko azken albistea. Oso garrantzitsua iruditu zait eta horragaitik jarri dut. Gelako espazioaren antolaketari buruzkoa da eta jardunaldiak egingo dituzte bai Durangon eta baita Donostin ere gai honen inguruan.

IKT-ak Haur Hezkuntzan. Bideoa.

Horrela daude gaur egun IKTak gure haur hezkuntzako geletan. Apurka-apurka gero eta baliabide gehiago ditugu eta umeak gero eta arinago familiarizatzen dira teknologia berriekin.

19 sept 2012

Oso errez! Gaur hasi gara blogarekin eta lan polita egitea espero dugu.
Asteazkenero moduan informatika gelan gaude. Gaurkoan blog-aren nondik norakoak ikasten ari gara. Momentuz nahiko ondo.