Blog honen zergaitia

Blog hau Haur Hezkuntzako hezitzaileei zuzenduta dago, heziketa prozesuan lagungarriak izan daitezkeen artikuluak, bideoak, argazkiak, etab. ageri dira bertan. Gure lanean izan ditzakegun kezkak, arazoak, zalantzak... konpartitu eta guztion artean gure lana hobetzeko helburuarekin sortua.

27 nov 2012

Henri Wallon (psikologoa)

Henri Wallon (1879-1962) psikologo frantseza, Collège de France-ko irakaslea, École Pratique des Hautes Études (EPHE)-ko zuzendari eta Pariseko Umearen gaineko Ikerkuntza Psikobiologikoko Institutuko zuzendari. Psikologiaren, hezkuntzaren eta filosofiaren inguruan egin zituen ikerkuntzak oso ezagunak dira, balio zientifikoa izan bait zuten eta oso garrantzitsuak izan ziren. Neuropsikologian, egin zituen lan batzuk ezinbestean aipatzekoak dira, hala nola Ekintzatik pentsamendura eta Izaeraren jatorria umearengan. Bere lana hezkuntzari eta umearen garapen psikologikoari dago batez ere lotua, eta oso kalitate handikoa da umearen garapen psikologikoari buruz ematen dituen ideiei dagokionez. Bere pentsamendu psikologikoa Piaget-enarekin paraleloan garatu zen. Bestalde, esan beharra dago  Henri Wallon-en pentsamendu psikologioa Vygotskirenarekin erlazioa duela enfoke dialektikoari dagokionez.

Bere lanik garrantzitsuenak:
  • Izaeraren jatorria umearengan.
  • Umearen psikologia jaiotzetik eta 7 urte arte.
  • Umearen garapen psikologikoa.
  • Ekintzatik pentsamendura.
  • Pentsamenduaren jatorria umearengan.

Psikologo honi buruzko datu gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario